Sarrerakoa

J. Aranburu elkartean, saririk ohoratuenak irabazten dituzten Idiazabal J.I.eko gaztak egiten ditugu gure latxa ardien esnea erabiliz. Gazta bakoitza mimoz zaintzen da, horretarako teknologia berrienak eta hiru anaien, Jabier, Juanjo eta Jexux Aranbururen, eskuak erabiliz.

Hamarkada batzuetan familiaren mendeetako tradizio gaztagilea etenda egonda gero, Latxa ardiak Urbiako larreetara eramaten ditugu berriro duela 20 bat urtetik honako udetan, eta negu hotza iritsitakoan goierriko mendi magal gozoetara ekartzen.

Eskuz egiten dira gazta hauek, hilabeteetan gure Idiazabalgo gaztandegian ontzen egonda gero, Euskal Herrian nahiz hemendik kanpo ospatzen diren izen handieneko leihaketetan sarituak irten dira.

Orain, garai berriekin bat egoteko intentzioarekin, web orri hau iriki dugu ezagutzen ez gaituztenenganaino heltzeko, baina bereziki ezagutzen gaituzten arren gure produktuetara heldu ezin direnei aukera hau emateko.

Gure gaztetako batzuk gaur bertan dituzu eskuragarri hemen. Beste batzuk datorren urtearekin gazta-garaia hasten denean izango dira eskuragarri. Horretaz gain gure inguruko berriak jakin ahal izango dituzu eta baita laster nongo azoka eta plazetan izango garen jakin ere.

Grinez egiten dugu gure jarduna. Zuk ere gustokoa izango duzula espero dugu, eta zure galdera eta iritzien zain geratzen gara.

J. Aranburu Elkarte

Ehun gazta!

Idiazabal J.I. - 100 Latxa-Gazta.

Ez gehiago, ez gutxiago. Horiek dira zuen esku jartzen dugun gazta bakar eta aparteko ezaugarridun hauen kopurua.

Latxa-Gaztak kalitate kontrol zorrotzenez gain Idiazabal Jatorriko Izendapeneko teknikarien dastapen hestuetan kalitate hobereneko ezaugarriak bilatzen zaizkien gaztak dira. Horregatik, hauetako bakoitza bitxi bakar eta ezaugarri goreneko bat da.

Eros ezazu zeurea gure online dendan, edo ikasi gehiago guri buruz.