Datorren asteazkenean, martxoak 25, Delifunart-ek aurreneko aldiz Bartzelonan aurkeztuko ditu gure J Aranburu gaztandegiko productuak. Bertan gazta zuri nahiz keztutakoak dastatzeko aukera edukiko duzue, bai joan zen urteko gazta zaharrak eta baita aurtengo gazta gazta gazteak ere, Idiazabal Jatorriko Izendapenak eskatzen duen bi hilabeteko ontzearen ondoren berriki merkaturatuak.
Bartzelonako La Coqueria denda-jatetxean egingo da dastaketa, Sant Gervasi auzoan dagoen Saragossa kaleko 66.ean (mapa), arratseko 19:30etatik aurrera. Beraiek ardo gazte pare bat proposatuko digute gaztarekin dastatzeko: Ribera del Dueroko eta Campo de Borja bana.
Delifunartetik eta La Coqueria-tik gurekin gozatzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu, eta hala nahi izanez gero La Coquería-ko tapa berriak ere dasta ditzakezue bertan afaltzen geratuta.
Ikusi arte!
La coquería | Link