Artaldea / Urbia

Ehundaka ardik igarotzen dute uda Urbiako mendilerroko zelai emankorretan bazkatzen, Gipuzkoako hegoaldeko mugan, Arabatik gertu. Artzainek esan ohi dute abereak “saneatu” egiten direla garaiera horietako belar freskoa janez eta mendiko haize sanoa arnastuz.

Udazkenean berriz, larre-aldaketa labur batek Goierriko haranetako mendilepo gozoetara eramango ditu, negua epel eta gozo igaro dezaten. Bertan izango dituzte arkumeak ardiek eta orduan ekoizten dute Idiazabal J.I.-eko ardiak egiteko erabiltzen den esnea.

Latxa arrazako ardiak dira eta beraien ilea “latza” delako eman izan zaie izen hau. Ardi mota arina eta prestua da mota hau, prehistoriatik gure larreetan dabilena batez ere esnea ekoizteko. Bere bi barietateak muturraren koloretik ezberdintzen dira: batzuk muturbeltzak dira, eta besteak muturgorriak, nahiz eta guztien ilea zuria izan.