Historia

Ez dira bart arratseko kontuak Aranburutarren arbasoak artzantzatik bizi zirenekoak. Belaunaldiak joan eta belaunaldiak etorri sendi honetakoak aspalditik izan ziren gaztaren inguruan, XX. mendearen erdialdean Prudencio Aranburu industrializazioak eraginda baserria utzi eta lantegi batean lanean hasi zen arte.

Baino Jexux, Jabier eta Juanjo, Prudentzioren hiru semeak, laster entzun zuten bueltan artzantza eta gaztagintzaren munduaren deia, eta plazer hutsagatik, ofizioa ikasten hasi ziren beraien eran, ahal zuten moduan.

Hasieran joko bat bezala izan zen. Anaietako bakoitzak gazta bana egiten zituen eta txanpon bat zigilu bezala erabiliz markatu. Beraien arteko lehiak, denborarekin, teknikaren perfekzioa ekarri zuen, tresnekin trebetasuna eta lehengai hoberenak zeintzu diren jakiteko gaitasuna ere bai.

Horrela hasi ziren, gaztetako jolas horien fruitu urri baino aparteko hori merkaturatzen, gaztagintza eskulan eta ofizio bihurtuz.

90eko hamarkadan zehar 2005etik aurrera esnea ekartzen duten 3 artzain gehiagorekin batera “J Aranburu Elkarte” izena hartu duenaren oinarriak ezartzen joan ziren. “J” hori hiru anaien izenaren iniziala da.