Museoa

J. Aranburu Elkarteak Idiazabal Gaztaren Museoarekin batera lan egiteko ohorea du. Museo hau gure gaztandegitik metro gutxi batzutara dago, eta 2006an iriki zituen bere ateak lehen aldiz. Lankidetza hitzarmen hau dela eta museoaren bisitariak gure instalazio modernoetan zehar ibil daitezke, urtaroaren arabera ekintza ezberdinak eginez. Negu partean, gazta egiteko eta kontserbatzeko prozesuak ikas ditzakete, eta urtearen gainontzeko hilabeteetan prozesu horien inguruko azalpenak ematen dituen ikusentzunezko aurkezpen batez goza dezakete.

Museoa urte guztian zeharreko larunbat, igande eta jaiegunetan dago irekita, eta uda garaian berriz egunero.

Bisitatu nahi izanez gero quesosaranburu.com web honetako bertako “lotura interesgarrien” atalean aurkitu ahal izango dituzu beraien datuak. Plazerra izango da zuek gure etxean jasotzea.