Gaztandegia

 

Garaiak asko aldatu dira 90eko hamarkadaren hasieran Aranburutarrak Ondramuino baserrian bertan eguneko 4 edo 5 gazta egiten zituztenetik. Ordutik etxe haren azpian, metro gutxi batzuk urrunago, kokatzen den gaztandegian egitera pasa dira, non gaur egun ekoizpen teknika eta azpiegitura berrienekin ekoizten dituzte.

Guztira 6 artzainek ematen dute beraien ardien ekarpenarekin Aranburutarrek urtean 20 tona gazta inguru sortzeko beharrezkoa duten lehengaia.

Teknologia aurreratuz doan heinean, berdin gertatu zaie gazta ekoizteko erabiltzen diren instalakuntzei ere. Garai bartean gasarekin berotzen ziren kalderak eta gaztak hoztegi edo “fresquera”tan gordetzen. Gaur egun berriz berogailu elektrikoa eta hozkailu frigorifikoak dira erabiltzen direna. Aurrerakuntza hauekin eta beste batzuekin beraien Idiazabal J.I. gazta guztietan estimatuenetarikoa bihurtu da, bai kontsumitzaileentzako eta bai parte hartzen duten hainbat lehiaketetako epaileentzako.