
Berri onekin gatoz gaur, lagunak: pasa den ekainaren 6an gazta onenen Erroma Sariak banatu zituen Erromako Merkataritza Ganberak, eta J Aranburu Elkarte sarituen artean zegoen.
Sari hauek lau atal dituzte:
- Erromako gazta hoberenak: Erromako lurraldeko ekoizleei bakarrik zuzendua.
- Lazioko gazta hoberenak: Lazio lurraldeko ekoizleei bakarrik zuzendua.
- Esne gordinaz eginiko gazta hoberenak: Italia guztiko ekoizleei zuzendua.
- Italiaz kanpoko ekoizleek eginiko ardi edo ahuntz gazta hoberenak.
Esan beharrik ez dago, azkeneko atal honetan atera genuela hirugarren saria.
Irudian ikusi ahal den bezala, Javier Aranbururen alaba Myriam eta Juanjo Aranbururen alaba Olatz joan ziren Erromako Merkataritza Ganberan ospatutako sari banaketara Aranburu gaztandegiaren izenean saria jasotzera.
Eskerrak eman beharra gaude hau eta beste helburu garrantzitsuak lortzen egunero laguntzen digutenei. Kalitatea eta bikaintasuna beti izan ditugu gure enpresa aurrera ateratzeko eragingarri, eta horrelako errekonozimenduak bide hortan aurrera jarraitzeko zirikagarri paregabeak dira.
Berria Diario Vasco-n | Link